lunes, 1 de diciembre de 2014

Errauskineren semea

Errauskinen semea

Alicia idazle famatu eta aberatsa zen.Bere liburuak beti sinatzen zituen Errauskin izenordearekin.Izenorde hori bere izen artistikoa zen.Aliciak 15 urteko seme bat zuen,Aomine izenekoa.Aomine oso ederra eta erakargarria zen,institutuko eta hiri osoko neskak beraz maiteminduta zeuden.Nesken arazoa zen,Aominek momentuz ez zuela neskalagunik izan nahi.

Egun baten,institutuan zegoen ikasle bat txiroa zena eta zorrak ordaintzeko lan egin behar zuen,institutua garbitu,jantokiko janaria prestatu eta harrikoa egin,hori dena institutuan egiten zuen,baina hortik kanpo ere lan egin behar zuen,bere etxean lan egiten zuen,bere ama eta aitaordeak agintzen zuten.Mutil hura Kise deitzen zen eta 15 urte ere zeukan.Kise gizagaixoa lan asko egiten zuen,baina ez zitzaion inporta.

Abenduaren 17an Aliciak bere semearentzat festa bat egin zuen,bere semeak neskalagun bat izateko,gonbidapenak banatu ziren hiri osotik eta Kiseren etxera ailegatu zen haietako bat.Alabarik ez zeukatenez,Kiseri esan zioten festara nahi bazuen joan bi lan egin behar zuen eta neskaz mozorrotu behar zuen,noski.Kisek baietz esan zuen,lanak egiten zuen bitartean bere ama Kiserentzat egin zuen soineko eder bat.Amaitu zuenean soinekoa ipini zuen  zapata pare txuri batzuekin,eta neskaren poltsa baten eramaten zuen mugikorra eta etxeko giltzak.Makilatu zuten ere ederrago egoteko eta preparatu ondoren Kise oso eder eta txundigarri zegoen.

Kise bere amarekin abiatu zen Aomineren etxera gonbidapena gainean eramanda. Ailegaturakoan gonbida utzi eta sartu ziren,etxea oso handia zen.Beraiez aparte beste neska asko zeuden beraien ama eta aitekin.Festa hasi zen eta Aominek ez zuen inorekin dantza egin nahi,baina Kise ikusterakoan tsudituta geratu zen eta berarengana hurbiltzen hasi zen.Kise bere amarekin hitz egiten ari zen,berak uste zuen Aomine ez zela berataz maiteminduko mutila zela arrazoituz,bere ama esaten ari zitzaion ez dela inporta nortaz maitemintzen zenik baizik eta maitasun hori benetazkoa izatea.Aomine hurbildutakoan Kiseren ama joan zen:

-Nirekin dantza egin nahi duzu?-galdetu zion Aominek Kiseri.

-Bai,noski.-esan zuen Kisek.

Eta datzan hasi ziren,beste neska guztiek ikusten zuten bitartean.Denbora pasa ahala Aomine Kiseretaz maitemindu zen.

-Oso ederra zara.-esan zuen Aominek.

-Eskerrik asko,zu ere oso ederra zara.-esan zuen Kisek gorriturik.

- Zutaz maiteminduta nago,nirekin ezkondu nahi duzu?- Galdetu zuen Aominek.

-Ni ere zutaz maiteminduta nago,baina galdera pentsatu beharra daukat –esan zuen Kisek.

Hau esan ondoren joan nahi zuen etxera,baina joan aurretik Aominek ezpainetan musukatu zuen eta Kise bere amarengana joan zen korrika muxuaren ondorioz gorri-gorri eginda.Laster-aldian mugikorra jauzi zitzaion eta ez zen konturatu.Etxera ailegatutakoan konturatu zen mugikorra falta zitzaiola.Bere ama pozik zegoen bere seme Aomine konkistatzea lortu zuelako.Aomine egun hartatik aurrera mugikorraren jabearen bila hasi zen.

Egun batzuk eta gero Aomine oraindik bilatzen ari zen mugikorraren jabea,baina ez zuen aurkitzen.Egun baten mugikorra ikusten hasi zen eta konturatu zen Kiserena zela,ikasle txiroa zena.Lehenik eta behin txunditu zen,baina gero dantzako soinekoarekin egindako irudia ikusita konturatu zen mutil batez maitemindu zela.Institututik ibiltzen,Kise aurkitu zuen egun hartako menua prestatzen:

-Zuk prestatzen duzun janaria oso gozoa dago.-Esan zuen Aominek.

-Eskerrik asko.-Esan zuen Kisek bira egiten eta han ikusi zuen bere amodio platonikoa.

-Egin nizun galdera jarraitzen du konstante.-Esan zuen Aominek.

-Ya pentsatu dut ondo eta galdera horren erantzuna da bai,bai eta bai.-Sententziatu zuen Kisek janaria prestatzen zihoala.Janaria prestatu ondoren Aominek Kise musukatu zuen ezpainetan eta han geratu ziren 5 minutuz. 


Etxean egonda mugikorra eskuan zeramala,Kisek esan zion bere amari zer gertatu zitzaion janaria prestatzen zuen bitartean.Bere ama txundituta geratu zen esan zionarekin eta gero oso pozik ipini zen bere semea hiri osoko mutil famatuenekin ezkonduko zela jakitean.Uda etorri zenean Aomine eta Kise ezkondu ziren zelebrazio handi bat eginez,hori bai,beraien saskibaloiko kideak gonbidatu zituzten ere bai: Midorima,Murasakibara,Kuroko eta Akashí. Bi azkenak ya ba zeuden ere ezkonduta eta bi lagun onak ezkontzen ikusi eta gero pozik zeuden eta gogoratu zuten ezkondu zirenean.Azkenean denak pozik egon ziren.Aliciak bere semea lortu zuen ezkontzea, Aomine eta Kiseren amodioa oso indartsua zelako eta beste guztiak festa hori disfrutatzen.

jueves, 16 de octubre de 2014

ilarguia eskuan

  

                                                 Ilargia Eskuan
         
       
  Ostirala zen,arratsaldeko zortziak ziren eta Kuroko bere lagunekin geratu zen zortzi t´erdietan saskibaloiko kantxaren ondoan eta Akashíren etxean lo egingo zutela adostatu zuten gurasoekin,horregatik zeraman lo egiteko arropa,hurrengo egunerako arropa eta nezeserra motxila baten sarturik.Kaleko atean zegoen eta bere ama agertu zen:
-Kuroko,nora zoaz arratsaldeko zortzietan motxila horrekin?- Galdetu zuen amak

-Ama ez zara gogoratzen ala?lagunekin geratu naiz zortzi t´erdietan eta gero,Akashíren etxera lo egitera joatekotan adostu genuen,ezta?

-Ah! Orain gogoratzen dut.Dakizu soberan zure arreba txikia nire denboraren ia guztia okupatzen duela.Orduan ondo pasa lagunekin eta gero-arte.

-Gero-arte ama,gero-arte arrebatxo- Esan zuen Kurokok eta kalera abiatu zen.

Geratutako lekuan ailegatutakoan beraz aparte,Akashí eta Kise bakarrik zeuden.Geroxeago asaldu ziren Aomine,Midorima eta Murasakibara.

-Orain zer egingo dugu?- Galdetu zuen Murasakibarak.

-Kantxaren ondoan gaudenez,zergatik ez dugu jolasten saskibaloira?- Proposatu zuen Kisek.

-Ideia ona,nik ekarri dut baloia.- Esan zuen Aominek.

Ordu oso bat egon ziren jolasten hiru hiruren kontra,hazkenean Kuroko,Aomine eta Kisek sortutako taldea irabazi zuen 104-97 puntuazioarekin.Partida amaitutakoan jatetxe batera joan ziren afaltzera.Afari on bat hartu ostean karaoke batera joan ziren.Bidaian hitz egin zuten gai ezberdinez.Karaokean egon ziren bi ordu abesten eta txisteak kontatzen.Azkenean Akashíren etxera ailegatu ziren gaueko hamabietan eta hurrengo eguna Kurokoren urtebetetzea zen.Gaueko lauretararte egon ziren filmak ikusten.

-Nik logura dut.- Esan zuen Kurokok- Ohera joango naiz.

-Gu ere erdi lotan gaude.- Esan zuten guztiek Akashí izan ezik.

-Zuek lotara joan,nik bilatu behar dut Kurokoren urtebetetzeko oparia,zeren ezkutatu dut,nire gurasoen ikusmenetik.

Akashí bere anai handiaren logelara joan zen,bere mahaiko kaoia zabaldu eta han aurkitu zuen.Oparia lepoko bat zen plakatxo batekin.Plakatxo horretan ilargiko irudia zeukan grabaturik eta maite zaitut hitzak ere.Hurrengo goizean Akashí eta Kuroko bakarrik zeudela oparia eman zion eta esan zion:

-Kuroko dakizu mutilagunak garela,horregatik oparitzen dizut baita zure urtebetetzea delako ere.
-Eskerrik asko Akashí! - esan zuen Kurokok emozionatuta.Segidan muxu bat eman ziren ezpainetan eta horrela egon ziren 10 minutuz.Denbora asko zeudenez agertu barik Kise joan zen beraien bila eta muxuka harrapatu zituen:
-Zer egiten ari zarete.- Esan zien gorri gorriturik.

-Asaldu ahal dizuegu,zoaz egongelara.-Esan zuen Akashík.

Egongelan zeuden guztiak:

-Kuroko eta ni…- hasi zen azaltzen Akashí.

-Akashí eta ni mutilagunak gara.-Esan zuen Kuroko guztiz gorriturik.

Denak txundituta geratu ziren,baina ulertu zuten eta sekretua gorde zuten.Oraindik Kuroko askotan eskuarekin hartzen du plakatxoa,horrela bere mutilaguna sentitzen du,ilargia eskuan duela.  

jueves, 18 de septiembre de 2014

atención

Reglas del blog.

  1. Se puede escribir de cualquier tema.
  2. La historia puede ser larga o corta, eso si, que no sean pocas líneas.
  3. NO PLAGIAR SIN EL CONSENTIMIENTO DEL AUTOR.
Gracias por respetar las anteriores reglas :D