jueves, 16 de octubre de 2014

ilarguia eskuan

  

                                                 Ilargia Eskuan
         
       
  Ostirala zen,arratsaldeko zortziak ziren eta Kuroko bere lagunekin geratu zen zortzi t´erdietan saskibaloiko kantxaren ondoan eta Akashíren etxean lo egingo zutela adostatu zuten gurasoekin,horregatik zeraman lo egiteko arropa,hurrengo egunerako arropa eta nezeserra motxila baten sarturik.Kaleko atean zegoen eta bere ama agertu zen:
-Kuroko,nora zoaz arratsaldeko zortzietan motxila horrekin?- Galdetu zuen amak

-Ama ez zara gogoratzen ala?lagunekin geratu naiz zortzi t´erdietan eta gero,Akashíren etxera lo egitera joatekotan adostu genuen,ezta?

-Ah! Orain gogoratzen dut.Dakizu soberan zure arreba txikia nire denboraren ia guztia okupatzen duela.Orduan ondo pasa lagunekin eta gero-arte.

-Gero-arte ama,gero-arte arrebatxo- Esan zuen Kurokok eta kalera abiatu zen.

Geratutako lekuan ailegatutakoan beraz aparte,Akashí eta Kise bakarrik zeuden.Geroxeago asaldu ziren Aomine,Midorima eta Murasakibara.

-Orain zer egingo dugu?- Galdetu zuen Murasakibarak.

-Kantxaren ondoan gaudenez,zergatik ez dugu jolasten saskibaloira?- Proposatu zuen Kisek.

-Ideia ona,nik ekarri dut baloia.- Esan zuen Aominek.

Ordu oso bat egon ziren jolasten hiru hiruren kontra,hazkenean Kuroko,Aomine eta Kisek sortutako taldea irabazi zuen 104-97 puntuazioarekin.Partida amaitutakoan jatetxe batera joan ziren afaltzera.Afari on bat hartu ostean karaoke batera joan ziren.Bidaian hitz egin zuten gai ezberdinez.Karaokean egon ziren bi ordu abesten eta txisteak kontatzen.Azkenean Akashíren etxera ailegatu ziren gaueko hamabietan eta hurrengo eguna Kurokoren urtebetetzea zen.Gaueko lauretararte egon ziren filmak ikusten.

-Nik logura dut.- Esan zuen Kurokok- Ohera joango naiz.

-Gu ere erdi lotan gaude.- Esan zuten guztiek Akashí izan ezik.

-Zuek lotara joan,nik bilatu behar dut Kurokoren urtebetetzeko oparia,zeren ezkutatu dut,nire gurasoen ikusmenetik.

Akashí bere anai handiaren logelara joan zen,bere mahaiko kaoia zabaldu eta han aurkitu zuen.Oparia lepoko bat zen plakatxo batekin.Plakatxo horretan ilargiko irudia zeukan grabaturik eta maite zaitut hitzak ere.Hurrengo goizean Akashí eta Kuroko bakarrik zeudela oparia eman zion eta esan zion:

-Kuroko dakizu mutilagunak garela,horregatik oparitzen dizut baita zure urtebetetzea delako ere.
-Eskerrik asko Akashí! - esan zuen Kurokok emozionatuta.Segidan muxu bat eman ziren ezpainetan eta horrela egon ziren 10 minutuz.Denbora asko zeudenez agertu barik Kise joan zen beraien bila eta muxuka harrapatu zituen:
-Zer egiten ari zarete.- Esan zien gorri gorriturik.

-Asaldu ahal dizuegu,zoaz egongelara.-Esan zuen Akashík.

Egongelan zeuden guztiak:

-Kuroko eta ni…- hasi zen azaltzen Akashí.

-Akashí eta ni mutilagunak gara.-Esan zuen Kuroko guztiz gorriturik.

Denak txundituta geratu ziren,baina ulertu zuten eta sekretua gorde zuten.Oraindik Kuroko askotan eskuarekin hartzen du plakatxoa,horrela bere mutilaguna sentitzen du,ilargia eskuan duela.